Albisteak

TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak abenduaren 9tik aurrera martxan jarri du Gabonetako kanpaina berri bat. Udalerria Gabonetako argidun pinuez girotzeaz gain, abenduaren 9tik 28ra bitartean erosketak Oñatiko dendetan egiten dituzten bezeroek 20, 50, 100, 200 eta 500 €tako erosketa-txartelen zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Guztira 3.700 € banatuko dira.

Zozketan parte hartzeko bezeroak bere erosketa-txartelean izen-abizenak eta telefono zenbakia jarri, eta ticketa zozketarako kutxan sartu besterik ez du egin beharko.

Zozketa abenduaren 29an burutuko da eta TXANDAk jakinean jarriko ditu irabazleak nortzuk izan diren, abenduaren 31an saria jaso ahal izateko.

Sarituek sari bat irabazi dutelaren berri izango dute, baina ez dute jakingo abenduaren 31ra arte zein sari izango den; sariak opari kaxetan jarriak baitaude eta sarituek hausaz jasoko baitute egokitu zaiena.

Ekimen hau TXANDAk antolatu du Oñatiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

Oñatin erosteak saria dauka! Parte hartu eta zorte on #tokikozale!

Bizi, erosi eta maitatu Oñati!

Erosi denda oñatiarretan eta eskura itzazu zure erosketa txartelak, ondoren trukatzeko!

 BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Bi collage hauetan agertzen diren oñatiarrak dira TXANDA, Txantxiku Dendarixen Elkartetik antolatu dugun TOKIKOA EDO TOKIOKOA? sentsibilizazio kanpainan parte hartu duten Tokikozaleak.

Milioi bat esker guztiei eta adi etorriko diren kanpainei!!!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

#NiTokikozale #erosioñatin #oñatieskaintza #oñatikodendak #oñatinbizioñatinerosi #oñati #TxandaElkartea #dendatxikiakbizirik

Bi collage hauetan agertzen diren oñatiarrak dira TXANDA, Txantxiku Dendarixen Elkartetik antolatu dugun TOKIKO EDO TOKIOKOA? sentsibilizazio kanpainan parte hartu duten Tokikozaleak.

Milioi bat esker guztiei eta adi etorriko diren kanpainei!!!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

#NiTokikozale #erosioñatin #oñatieskaintza #oñatikodendak #oñatinbizioñatinerosi #oñati #TxandaElkartea #dendatxikiakbizirik

TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak udalerrian erosten jarraitzeko, tokian-tokikoa kontsumitzeko eta Oñati bizirik mantentzeko aldarrikapena egiteko sentsibilizazio kanpaina berri bat jarri du abian, TOKIKOA EDO TOKIOKOA? lelo pean.

Joku Olinpikoen aitzakiaz, denok Tokiora begira egongo garen honetan, TXANDAtik oso garrantzitsu ikusten da Tokikoak (eta ez Tokiokoak) gure egunerokoan duen inportantziaz jabetzea. Hori dela eta, merkatari oñatiarrok inoiz baino gehiago Tokikozalearen figura aldarrikatzen dugu.

Tokikozale hitz horrek Oñatiko dendetan erosten zalea den pertsona deskribatzen du, bizi garen herri honetan erosketak egiteko joera duen oro, 0 km-ko gaiak kontsumitzen dituena eta herriari bizitza ematen diona.

Beraz, ZU TOKIKOZALEA ZARA?

Gainera, uda datorrenez, gure herriko dendetan erosten duzuenoi kotoi organikozko poltsa batekin sarituko zaituztegu, hau da, Tokikozaleoi zuen egunerokoan erabil dezazuen. Eta oporretan ere Tokikozale zaretela aldarrikatzeko: erabili lagunekin, igerilekuan, hondartzan, paseorako, erosketetarako…; atera argazki bat poltsarekin nondik zabiltzaten kontatzeko. Eta, #NiTokikozale hastag-aren bitartez, parte hartu TXANDAko Instagrameko zozketan. Argazki guztien artean, Oñatiko dendetan erosteko 50 €ko 6 sari zozketatuko dira irailean.