Albisteak

FIDELIZATZE KANPAINA

Azaroaren 1etik 30era bitartean, TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak kanpaina berri bat martxan jarri du, zuretzat, elkarteko bezero zaren zuri zuzenduta. Bertako saltokietan erosketak sustatu eta kontsumitzaileen fidelizatzea saritzea baitira martxan jarri duen ekimen berriaren helburuak.

Hilabete horretan zehar, TXANDAko txartelarekin ordaintzen duzun erosketa bakoitzean 5 €ko saria irabazteko aukera izango duzu, ordainketa egiten duzun une berean.

Promozio jarduera honetan 5€ko 100 erosketa bale zozketatuko dira, orotara, 500€ banatuko ditugu gure bezeroen artean. Erosketa saritua izaten bada, tiketean ondorengo mezua azalduko zaizu: “PREMIO: bonificación compra por 5€”. Eta, gainera, hobariaren zenbatekoa era automatikoan ordainduko zaizu.

Beraz, Oñatiko negozio eta saltokietako kontsumoa sustatu eta fidelizatzeko ekimen honetan parte hartzera animatu eta aukera berri hori aprobetxatzea, zure esku dago.

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.