Albisteak

AURTENGO GABONETAN BERTAKO PRODUKTUEZ OSATURIKO SASKIAK ETA EROSKETA TXARTELAK

Gabonak gero eta hurbilago daude eta TXANDAk, Oñatiko Dendarixen Alkartiak kanpaina berri honekin, bezeroak ustekabean harrapatuz bukatu nahi du 2018. urtea.

Hori dela eta, bezeroek Oñatiko produktuekin osatutako otarren zozketan parte hartzeko, saltoki bakoitzak 500 “harraskatu eta irabazi” txarteltxo izango ditu. Otarrak ondorengo produktuez beterik egongo dira: 3 botila txakoli (Belaskua, Murgialdai eta Urpaingoa), gazta bat (Gomiztegi), madalena poltsa bat (Zelai Zabal) eta txolokatea (Zahor); eta, gainera, horiek herriko erakusleiho batean ikusgai egongo dira.

Abenduaren 17tik, astelehenetik aurrera hasiko dira TXANDAko saltokietan bezeroen artean “harraskatu eta irabazi” erosketa txartelak banatzen, eta urtarrilaren 4an bukatuko da ekimenarekin, edo horiek agortu artean.

Honetaz gain, zozkatzen diren otarren irabazle suertatu ez diren erosketen artean 200 €ko 6 erosketa txartel zozkatuko dira. Horrela, aurtengo Gabonetan ere, abenduaren 24an (zozketa abenduak 21) gastatu behar izango diren 200 €ko hiru eta urtarrilaren 5ean (zozketa urtarrilak 4) gastatu beharreko beste 3 erosketa txartel zozkatuko dira. Hori guztia, jai giroan murgilduta.

TXANDAk eskaintzen dizun aukera paregabe hau aprobetxatu eta zorte on!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.