Albisteak

ESKAINTZA ERAKARGARRIAK “AZKEN TXANPA AZOKA”N

Eskaintza erakargarriz beteta dator aurten TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak antolatu duen “AZKEN TXANPA AZOKA” ekimena; udazken-neguari hurrengo urtera arte agur esateko eta udaberri-udarari ongietorria egiteko. Elkarteko hogeitik gora saltokik parte hartuko dute otsailaren 22 eta 23an, ostiral eta larunbatean, gure herriko kaleetan zehar oñatiar guztiei zabalduta dagoen jarduera berri honetan.

Urtero bezala, itxaroten zeunden “AZKEN TXANPA AZOKA” ekimen honetan parte hartuko duten dendak honakoak dira: Ane mertzeria, Aranburu margoak, Beloki, Bellotza, Chic, D’or, Haritza, Hirukar, Iramira, Itziar optika, Klau, Kuttun, Laket, Luar, Marku, Maibi, Mendizabal, Ni, Olalde oinetakoak, Sua eta Urrutia gizonak.

Aipaturiko saltoki horietan, lehen markak aurkituko dituzu (emakume, gizon eta haur modan, lentzerian, mertzerian, osagarrietan, oinetakoetan, optika, etxeko tresneria,…) eta, gainera, beherapen sinestezinekin. TXANDAk oñatiarroi egindako proposamena xarmagarria eta, era berean, xumea da; esate baterako, kalitatezko produktuen aukera zabala salneurri eskuragarri baten truke. Laburbilduz, “glamour”ez beteriko aste bukaera duzu ate joka.

Beraz, saltoki hauetan “kiku” bat egiten ausar zaitez; zer duzun gogoko aukeratu, lehen markako beherapen ikaragarriekin negua agurtu eta udaberriari ongietorria egiteko.

Azkenik, adierazi “AZKEN TXANPA AZOKA” girotzeko, Musika Eskolako gazteak ibiliko direla merkataritza gunetik, hau da, Kale-barria, Atzeko-kale, Kale-Zaharra…tik ostiralean bertan 18:00etatik 20:00etara.

Zure eskura jarritako aukera paregabea!

Gure produktuen gama anitza eta kalitatea zure zain daude!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetaondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.