Albisteak

BADATOR UDABERRIXA! KANPAINAREN HELBURUA FIDELIZAZIOA SARITZEA

Udaberria hasiko den egun berean, martxoaren 21ean, TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak sustapen kanpaina berri bati hasiera emango dio, helburua bere bezeroen fideltasuna saritzea baita. Badator Udaberrixa! du izenburua eta martxoaren 30ean amaituko da.

Alkartiaren saltoki ezberdinetan 30€ko erosketa txartelak aurkituko dituzu eta egiten duzun erosketa bakoitzean lortzeko aukera izango duzu.

Saritua irteten den billete bakoitza hurrengo erosketan trukatu ahal izango duzu; baina kontuan izan, eskuratu duzun saltoki berean izan behar dela.

Beraz, martxoaren 21etik 30era, biak barne, ez zaitez etxean gelditu eta TXANDAk bere bezeroen fidelizazioa eskertzeko eta saritzeko martxan jarri duen kanpaina horretan parte hartu. Zenbat eta erosketa gehiago egin, saria lortzeko aukera gehiago.

EZ AHATU TXANDAK ZURE ESKU JARRI DUEN BADATOR UDABERRIXA! HITZORDU BERRI HONEKIN!

 

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.