Albisteak

ZINEMARA JOATEKO AUKERA PAREGABEA

Maiatzean zehar, TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak ekimen berri bat martxan jarriko du eta oraingoan zure zaletasun nagusietako batekin dauka zerikusia, hau da, zinearekin.

Zure erosketak egiterakoan TXANDAko txartelarekin ordaintzen baduzu, zinemarako sarrerak lortzeko aukera izango duzu. 100 sarrera daude zure zain.

Adierazi, era berean, eskuratu dituzun sarrera hauek erabiltzeko epea maiatzetik haratago doala, eta ekainaren 16ra arte luzatuko dela.

Beraz, datozen asteetan ez duzu aitzakiarik karteldegian dagoen film horretaz gozatzeko.

AUKERATU FILMA, ZURE EGUNEROKOTASUNETIK IRTEN ETA MUNDU BIRTUALEAN SARTU!

 

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.