Albisteak

SARI ERAKARGARRIZ BETERIKO UDA HELDUKO ZAIGU

Bertan daukagun udako urtaroa agurtzeko, TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak zure eskura jarriko dituen sari berriekin gozaraziko zaitu, oñatiarroi eta bertaratzen den edonori egunerokotasunean erakusten duten leialtasuna eskertzeko.

1600€ banatuko dira saritan, ekainaren 1ean hasita eta uztailaren 31ra arte. Ekainean zehar, 400€ko 2 erosketa-txartel banatuko dira eta uztailean 400€ko beste 2 txartel. Zozketak hilabete bakoitzaren amaieran egingo dira eta sarituak 2 hilabete izango ditu bonuan agertzen diren 400€ak gastatzeko.

Sari hauetako bat norberak eskuratzeko, zer prozedura jarraitu behar da? Oso erraza da: ekainaren 1etik uztailaren 31ra arte TXANDAko edozein saltokitan egindako erosketa bakoitzaren ondoren, bertan dagoen txartela bete behar da datu pertsonalekin, eta kutxan sartu. Bonu guztiekin 2 zozketa egingo dira (bata ekainaren amaieran, eta bestea uztailaren bukaeran) eta bakoitzetik 400€ko saria egokituko zaien bi saritu irtengo dira.

Beraz, ekaina eta uztailean zehar, TXANDAko saltokietan sariak izango dituzu zure zain.  Ekimen hau TXANDAk antolatu du herriko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzaz.

2019ko udari ongi etorria eman iezaiozu, eta ez zaitez atzean gelditu!

Bertako merkataritzaren aldeko apustua egin ezazu!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.