Albisteak

ARGAZKI LEIHAKETAREN OINARRI ETA BALDINTZAK

            Udako oporrei agur esateko eta ikasturte berriari ongietorria emateko, TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak argazki edo taldeko selfie lehiaketa antolatu du datozen asteetarako. Beraz, jada, has zaitezkete zuen buruei bueltatxo batzuk ematen selfie erakargarriena lortzeko.

            Hona hemen aipaturiko lehiaketaren oinarri eta baldintzak:

 Zertan datza?

Oso erraza, argazki edo taldeko selfie lehiaketan.

 Zer egin behar duzu?

Oñatiko merkataritzara lagun artean hurbildu besterik ez duzu egin behar eta taldeko selfie bat atera. Argazkian Oñatiko merkataritzarekin lotura duen zerbait agertu behar da: logo, erakusleiho, produktu, merkatari, kartel, ... edozer.

 Nola hartu daiteke parte?

1- Irailaren 9tik 30era hurbildu Oñatiko merkataritzara lagun taldean.

2- ARGAZKI (selfie) bat atera. Gogoratu! Oñatiko merkataritzarekin zerikusia duen edozer azaldu behar da.

3- Facebook eta Instagramen gure zale egin zaitez.

4- Igo argazkiak Txandako Facebook edo Instagrameko orrialde ofizialera edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali.

Noiz arte dago denbora?

2019ko irailaren 30a arte.

 Zer irabaz dezaket?

Baldintza guztiak betetzen dituzten parte hartzaileen artean, 4-5 lagunentzako scape room batean parte hartzeko 15 opari txartelen zozketa egingo da.

 Noiz jakingo dut irabazi dudan?

Zozketa 2019ko urriaren 4an egingo da, 15:00etan elkarteko bulegoan (Bidebarrieta 18). Momentu horretatik aurrera, elkartearen sare sozial eta web orrialdean publikatuko ditugu irabazleak eta kontaktuan jarriko gara beraiekin. Sari banaketa urriaren 18an egingo da, 20:30etan Herriko Plazan. Elkartea norbaitekin harremanetan jarri ezin bada, hurrengo irabazleari emango zaio opari txartela.

OHARRA: Saria jasotzerako orduan, adinez nagusi den pertsona bat egongo da honen erantzule.

 BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.