Albisteak

TXANDAK HAINBAT HOBARI OPARITZEN DIZU

Azaroaren 30etik abenduaren 15era bitartean, TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak kanpaina berri bat martxan jarri du, zuretzat, elkarteko bezero zaren zuri zuzenduta. Bertako saltokietan erosketak sustatu eta kontsumitzaileen fidelizatzea saritzea baitira abian ipinitako ekimen berriaren helburuak. Eta hori guztia, hobarien bidez.

Aste hauetan zehar, TXANDAko txartelarekin ordaintzen duzun erosketa bakoitzean 10 €ko hobaria jasotzeko aukera izango duzu, ordainketa egiten duzun une berean. Eta, gainera, hobari horien zenbatekoa era automatikoan ordainduko zaizu.

Beraz, Oñatiko negozio eta saltokietako kontsumoa sustatu eta fidelizatzeko ekimen honetan parte hartzera anima zaitez.

TXANDAk eskaintzen dizun aukera berri hori aprobetxatzea zure esku dago!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.