Albisteak

OÑATIKO PRODUKTUEKIN OSATURIKO SASKI ETA EROSKETA TXARTELAZ BETETAKO GABONAK

Aurtengo Gabonak ate joka dauzkagun aste hauetan zehar, TXANDAk, Oñatiko Dendarixen Alkartiak bere bezeroei zuzendutako kanpaina berri bat jarriko du martxan, 2.019an zehar erakutsitako konfiantza eta irmotasuna saritzeko xedearekin.

Ekimen honen xehetasunak emanez, adierazi bezeroek Oñatiko produktuekin osatutako otarren zozketan parte hartzeko aukera edukiko dutela. Saltoki bakoitzak txarteltxo ugari izango ditu. Otarrak ondorengo produktuez beteta egongo dira: txakolin botilak, gazta, txistorra eta txolokatea.

Informatu, era berean, abenduaren 9tik, astelehenetik aurrera hasiko direla TXANDAko saltokietara datozen bezeroen artean erosketa txartelak banatzen, eta urtarrilaren 3an bukatuko dela iniziatibarekin, edo horiek agortu artean.

Hau guztiaz gain, zozkatzen diren otarren irabazle suertatu ez diren erosketen artean 200 €ko 6 erosketa txartel zozkatuko dira, aldi berean. Abenduaren 20an 3 txartel eta urtarrilaren 3an gainontzeko 3rak zotz egingo dira. Aipatu irabazleek bi hilabeteko epea izango dutela egokitutako sariak gastatzeko.

TXANDAk zorte on opa dizu!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.