Albisteak

ETXEKO TXIKIEN EGUNA

TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak antolaturik datorren larunbatean, hilaren 25ean ETXEKO TXIKIEN EGUNA ospatuko da gure herrian, goizeko 10:00etatik aurrera, kalejira batekin eta gozokiak banatuz. Herriko kale zein auzoetan zehar ibiliko dira TXANDIrekin batera, Kasablankatik hasiz eta herri guztia zeharkatuz.

Hainbeste egunetan zehar, gure artean hain ezaguna egin den Covid-19 birusaren ondorioz, etxean sartuta egon diren gure txikiek hain merezita duten opariaz gozatzeko aukera izango dute. TXANDAk gure etxebizitzetako txikienak saritu nahi ditu eta, horretarako, hurrengo proposamena luzatzen dizue:

Mozorrotu eta atera etxeko oihal koloretsuak zure etxeko leiho eta balkoietara.

Jarri gustukoa duzun musika.

Eta, gainera, etxeko txiki eta gaztetxoentzat hainbat sorpresak egongo dira.

GOZATU ETA IRRIBARRE DIBERTIGARRIA IZAN DADILA ZUEN BIZITZAKO ARDATZ!

BIHAR EGUZKIA ETA OSTADARRA IRTENGO DIRA ETA GUZTIOK IZANGO GARA LEKUKO!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.