Albisteak

UDABERRI-UDAKO AZKEN TXANPA AZOKA

Azken urteetan bezala, aurten ere irailaren 11 eta 12an, ostiral eta larunbatean, konkretuki, Txantxiku Dendarixen Alkartia, TXANDAk antolaturik UDABERRI-UDAKO AZKEN TXANPA AZOKA deitzen den ekimena izango dugu gure herriko kaleetan zehar. Iniziatiba hori herritar orori zuzenduta dago, urtetik urtera erakusten duzuen fideltasuna eskertzeko helburuarekin, besteak beste. Bertan oñatiar saltoki ezberdinak parte hartuko dute.

Beraz, aukera bikaina 2020ko udaberri eta udako urtaroak modu koloretsu eta alaian agurtzeko, eta eskuratu gabe utzi duzun apeta horrekin egiteko, salneurri ezin hobean.

Irten zaitez gure kaleetara eta zure aletxoa jar ezazu AZKEN TXANPAren edizio berri honetan!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.