Albisteak

BIZI, EROSI, MAITATU OÑATI

Urriaren 6tik aurrera, Txantxiku Dendarixen Alkartia den TXANDAk ekimen berri bat jarri du martxan. Horren ondorioz, elkarteko saltokietan zigiluz betetzeko kartillak eskuratu ahal izango dituzu, zure erosketak egin ondoren. Kartilla lortu eta udalerrian erositakoarekin 10 zigilu betetzen duzunean honako kartilla (erosketa bakoitzeko zigilu bat), “Bizi, erosi, maitatu Oñati” leloa daraman katilu-termo bat oparituko dizute, TXANDAko denda batera gerturatuz eta izakinak agortu bitartean.

Bizi, erosi, maitatu Oñati! izango da oñatiar TXANDAren kanpaina berri horren leloa.

Ekimena, ohi den bezala, TXANDAk antolatu du Oñatiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntzaz.

Erosi gure herriko dendetan eta eskuratu “Bizi, erosi, maitatu Oñati” leloa daraman katilu-termo eder bat. Zure zain dago!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.