Albisteak

FIDELIZATZE-HOBARIAK

Azaro eta abendu bitartean, TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak kanpaina berri bat jarri du abian, zuretzat, elkarteko bezero zaren zuri zuzenduta. Bertako saltokietan erosketak sustatu eta kontsumitzaileen fidelizatzea saritzea baitira martxan ezarri duen ekimen berriaren helburuak.

Aipaturiko hilabete horietan zehar, TXANDAko txartelarekin ordaintzen duzun erosketa bakoitzean 5, 10 edo 50 €ko hobariarekin egiteko aukera izango duzu. TXANDA txartelarekin ordainketa egiten duzun unean bertan deskontatuko zaizkizu sari horiek.

Beraz, Oñatiko negozio eta saltokietako kontsumoa sustatu eta fidelizatzeko ekimen honetan parte hartzera animatzen zaitugu eta aukera berri hori aprobetxatzea zure esku dago; gehienbat, gure gizartea jasaten ari den pandemia garai gogor eta zail hauetan.

DENON ARTEAN GURE HERRIKO KOMERTZIO TXIKIARI BULTZADA EMAN BEHAR DIOGU!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.