Albisteak

GABON BEREZIETARAKO KANPAINA

Eros ezazu gure herrian eta eskura itzazu trukatzeko erosketa-txartelak saltoki oñatiarretan

Abenduaren 7tik aurrera, TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak martxan jarri du kanpaina berri bat, une honetan Gabonei begira, aurtengo Gabon bereziei begira hain zuzen ere; bai herritarrok, bai gure saltokiok, 2020. urteko hilabete gehienetan jasaten ari garen pandemiaren ondorioa izan dena.

Udalerria Gabonetako argidun pinuez girotzeaz gain, abenduaren 7tik 28ra bitartean Oñatiko dendetan erosketak egiten dituzten bezeroek 20, 50, 100 eta 500 €tako erosketa-txartelen zozketan parte hartuko dute; guztira 3.710 euro zozketatuko direlarik.

Zozketan parte hartzeko bezeroak bere erosketa-txartelean izen-abizenak eta telefonoa jarri eta ticketa zozketarako kutxan sartu beharko du. Zozketa abenduaren 28an egingo da eta TXANDAk jakinean jarriko ditu zeintzuk izan diren irabazleak. Sariak, berriz, abenduaren 31n jasoko dira. Sarituek sari bat irabazi dutela jakingo dute soilik; baina ez dira jakitun izango abenduaren 31ra arte zein den eskuratu duen sari hori. Sariak puxika handi batzuetan sartuta egongo dira eta sarituek globoak zulatu ondoren jasoko dute bertan idatzita dagoen edukia.

Era berean, gogoratu TXANDA txartelarekin zure erosketak ordaintzen badituzu, 5, 10 edo 50 €ko bat-bateko hobariak lortzen jarrai dezakezula.

Ekimen hau TXANDAk antolatu du Oñatiko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntzaz.

Oñatin erosteak saria dauka! Parte hartu eta zorte on!

BIZI, EROSI, MAITATU… OÑATI!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektrGonikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.