Albisteak

“AZKEN TXANPA AZOKA” INDARTSU DATOR EDIZIO BERRI HONETAN

Indartsu dator aurten TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak antolatu duen “AZKEN TXANPA AZOKA” ekimena; udazken-neguari agurra eta, era berean, udaberri-udari ongietorria emateko. Elkarteko hogeitik gora saltokik parte hartuko dute otsailaren 26 eta 27an, ostiral eta larunbatean, gure herriko kaleetan zehar oñatiar guztiei zabalduta egongo den jarduera berri honetan.

Aurtengo “AZKEN TXANPA AZOKA” edizioan parte hartuko duten establezimenduak ondorengo horiek izango dira: Urrutia gizonak, Itziar optika, Kimu-Urtxin, Oñabike, Aranburu margoak, Maibi, Haritza, Kuttun, Arkauz optika-audiologia, Hirukar, Iramira, Luar, Ni moda, Chic, Marku, Bellotza, Mendizabal, Sillero, D’or, Amets-Berezao, Laket, Sua eta Ane mertzeria.                                                                                          

Azpimarratu, beste alde batetik, aurten “AZKEN TXANPA AZOKA”n eta bizi dugun pandemia egoera medio, ez dela kaleak girotzeko ezer antolatu. Hori bai, gure saltokietan jendetzarik pilatu ez dadin eta segurtasun neurriak errespeta daitezen, postuak denda kanpoan jarriko dira.

Beraz, edizio berri honetan indar gehiagorekin parte hartu behar dugu eta bat egingo dugu saltoki oñatiarrek antolatu duten “AZKEN TXANPA AZOKA”rekin, beherapen ikaragarriaz baliatuz. Horregatik, aprobetxatu honako aukera paregabea.

Neguari agurtu eta udaberriari ongietorria egitera hurbil zaitezte!

Ez galdu ostiral eta larunbatean eskaintzen zaizuen parada! 

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.