Albisteak

GOZA DEZAGUN 2021eko UDABERRIAZ, TXANDAREN ESKUTIK

Martxoaren 22an hasita, TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak sustapen kanpaina berri bati hasiera emango dio, helburua bere bezeroen fideltasuna saritzea baita. Badator Udaberrixa! du izenburua eta martxoaren 27an amaituko da. Beraz, goza dezagun berarekin, sariak zure zain baitaude.

Alkartiaren saltoki ezberdinetan 20 eta 10€ko erosketa txartelak aurkituko dituzu eta egiten duzun erosketa bakoitzean lortzeko aukera izango duzu.

Saritua irteten den billete bakoitza hurrengo erosketan trukatu ahal izango duzu; baina kontuan izan, eskuratu duzun saltoki berean izan behar dela.

Horregatik, martxoaren 22tik 27ra, biak barne, ez zaitez etxean gelditu eta TXANDAk bere bezeroen fidelizazioa eskertzeko eta saritzeko martxan jarri duen kanpaina horretan parte hartu. Zenbat eta erosketa gehiago egin, saria lortzeko aukera gehiago.

Azkenik, gehitu, ekimen hau TXANDAk antolatu du Udal oñatiar eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntzaz.

BADATOR UDABERRIXA HITZORDU BERRIAN ZURE ZAIN EGONGO GARA ETA ZORTE ON!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.