Albisteak

HOBARIAK, EROSKETAK SUSTATU ETA FIDELIZATZEA XEDE

Maiatzaren 10etik 31 bitartean, TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak kanpaina berri bat jarri du abian, oñatiarrei zuzenduta. Bertako saltokietan erosketak sustatu eta kontsumitzaileen fidelizatzea saritzea baitira martxan ezarri duen ekimen berriaren helburuak.

Aipaturiko aste horietan zehar, TXANDAko txartelarekin ordaintzen duzun erosketa bakoitzean 5 € (100 sari), 10 € (90 sari) edo 50 €ko (2 sari) hobariarekin egiteko aukera izango duzu. Guztira 1.500 € banatuko dira. TXANDA txartelarekin ordainketa egiten duzun unean bertan deskontatuko zaizkizu sari horiek.

Beraz, Oñatiko negozio eta saltokietako kontsumoa sustatu eta fidelizatzeko ekimen honetan parte hartzera animatzen zaitugu eta aukera berri hori aprobetxatzea zure esku dago; gehienbat, gure gizartea jasaten ari den pandemia garai gogor eta zail hauetan.

Ekimen hau TXANDAk antolatu du, Oñatiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

GORA GURE HERRIKO KOMERTZIOA!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

#bizierosimaitatuoinati #oñatikodendak #dendatxikiakbizirik #herritikherriarentzat #txanda #oñati