Albisteak

TOKIKOA ALA TOKIOKOA?

TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak udalerrian erosten jarraitzeko, tokian-tokikoa kontsumitzeko eta Oñati bizirik mantentzeko aldarrikapena egiteko sentsibilizazio kanpaina berri bat jarri du abian, TOKIKOA EDO TOKIOKOA? lelo pean.

Joku Olinpikoen aitzakiaz, denok Tokiora begira egongo garen honetan, TXANDAtik oso garrantzitsu ikusten da Tokikoak (eta ez Tokiokoak) gure egunerokoan duen inportantziaz jabetzea. Hori dela eta, merkatari oñatiarrok inoiz baino gehiago Tokikozalearen figura aldarrikatzen dugu.

Tokikozale hitz horrek Oñatiko dendetan erosten zalea den pertsona deskribatzen du, bizi garen herri honetan erosketak egiteko joera duen oro, 0 km-ko gaiak kontsumitzen dituena eta herriari bizitza ematen diona.

Beraz, ZU TOKIKOZALEA ZARA?

Gainera, uda datorrenez, gure herriko dendetan erosten duzuenoi kotoi organikozko poltsa batekin sarituko zaituztegu, hau da, Tokikozaleoi zuen egunerokoan erabil dezazuen. Eta oporretan ere Tokikozale zaretela aldarrikatzeko: erabili lagunekin, igerilekuan, hondartzan, paseorako, erosketetarako…; atera argazki bat poltsarekin nondik zabiltzaten kontatzeko. Eta, #NiTokikozale hastag-aren bitartez, parte hartu TXANDAko Instagrameko zozketan. Argazki guztien artean, Oñatiko dendetan erosteko 50 €ko 6 sari zozketatuko dira irailean.

Ekimen hau TXANDAk antolatu du Oñatiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

#NiTokikozale #erosioñatin #oñatieskaintza #oñatikodendak #oñatinbizioñatinerosi #oñati #TxandaElkartea #dendatxikiakbizirik