Albisteak

“OÑATI BIZIRIK” SELFIE LEHIAKETA

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte “OÑATI BIZIRIK Selfie lehiaketa” antolatu du TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak. Gainera, 350 euro dituzu saritan, hau da, 200€, 100€ eta 50€ko 3 erosketa txartel.

Oso erraza da eta egin behar duzun gauza bakarra ondorengoa da: zauden tokian zaudela, esate baterako, Usakon, hondartzan, mendian, oporretan, zure txokorik kuttunenean, etxeko terrazan, lagunekin une zoragarri bat igarotzen… selfie bat atera “Oñati Bizirik” leloa daraman TXANDAko motxilarekin, gure zale egin eta elkarteko Facebook-eko orrialde ofizialera igo, etiketa gaitzazu eta sari potolo hauetariko bat lortu.

Baldintza guztiak betetzen dituzten parte hartzaileen artean, ATSEGIN DUT gehien lortzen dituzten 3 argazkiak zenbatuko dira eta hauek 200€, 100€ edo 50€ko erosketa txartelak eskuratuko dituzte, hurrenez hurren. Zenbaketa irailaren 5ean burutuko da eta Facebook-en bitartez emango da ezagutzera.

Zure motxila TXANDAko bazkideon edozein dendatan eskura dezakezu.

Animatu eta argazki horren bila joan!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!