Albisteak

TXANDA EGUNA: 20. URTEURRENA

Aurtengo TXANDA EGUNAren edizio berria ekintzaz beterik datorkigu. Luxuzko menua Oñatiko Merkatarien Elkartearen 20. urteurrena ospatzeko eta gure bezeroei urtean zehar erakutsitako fideltasuna eskertzeko. Eta hau guztia urriaren 27an, ostiralean burutuko da.

Egun osoan zehar, hainbat zozketa, magia saio, kalean zehar musika ibiltaria, TXANDAko dendetan pintxoen banaketa, dantza saio, eta abar luze batez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek.

Aurten, 20. urteurrena ospatzen dugun honetan, TXANDAko saltokietatik eskaintzen dugun zerbitzua hobetzeko eta bezeroek herriko komertzioen inguruan duten iritzi orokorra jakiteko helburuekin (indar-guneak, ahulguneak…), asebetetze inkesta jarriko dugu zuen esku. Hori horrela, urriaren 27tik azaroaren 3a bitartean, galdetegia betetzeko prest agertzen diren herritarrei aukera eskaini eta euren laguntza eskertzea interesgarria iruditzen zaigu. Behin balorazioak jasota eta aztertuta, zerbitzu hauek optimizatzen joango gara eta datorren urtera begira beharrezko ikusten diren alorrak landuko ditugu. Gainera, gehitu behar dugu inkesta hauek betetzen duten pertsona guztien artean zozketa bat egingo dela, saria 200€koa izango delarik, gure saltokietan gastatzeko.

Gertura zaitez gurekin TXANDA EGUNA ospatzera!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!