Albisteak

EROSKETAK ETA FIDELIZAZIOA SUSTATZEKO KANPAINA

Bertako saltokietan erosketak sustatu eta kontsumitzaileen fidelizazioa saritzea dira Oñatiko Txantxiku Dendarixen Alkartiak, TXANDAk martxan jarri duen ekimen berriaren helburuak. Honako jarduera, beraz, azaroan zehar garatuko da.

Alkartetik sustatzen den kanpaina hau TXANDAren txartelarekin hilabete honetan zehar egiten dituzun erosketa guztien artean 5€ko sari bat lortzeko aukeran oinarritzen da, ordainketa egiten duzun une berean.

Promozio-jarduera honetan 5€ko 150 erosketa-bale zozketatuko dira, orotara 750€ banatuko ditugu gure bezeroen artean. Deskontu-saria egokitzen bazaizu, ordainketa egiten duzun momentuan bertan aterako zaizu eta salneurri osotik deskontatuko zaizu.

Beraz, Oñatiko negozio eta saltokietako kontsumoa sustatu eta fidelizatzeko ekimen honetan parte hartzera animatu eta ez utzi aukera hau pasatzen.

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!