Albisteak

AURTENGO GABONAK SARIZ GAINEZKA DATOZ

2017 urteari agur esateko eta 2018ari ongi etorria emateko, TXANDAk luxuzko egitaraua prestatu du, oñatiarroi eta bertaratzen den edonori urtean zehar erakutsi duten leialtasuna eskertzeko. Horretarako, urteko garai berezietariko bat aukeratu dute txandakideek, hau da, Gabonak. Eta aurtengoak sariz beteta datoz, data hauek ahaztezinetan bihur daitezen.

1200€ banatuko dira saritan. Abenduaren 23an 200€ko 3 erosketa-txartel zozketatuko dira eta urtarrilaren 4an ere 200€ko beste 3 txartelen zozketa burutuko dute.

Sari hauetariko bat norberak eskuratzeko, zer prozedura jarraitu behar da? Oso erraza da: abenduan zehar eta urtarrilaren lehen egunetan TXANDAko edozein saltokitan egindako erosketa bakoitzaren ondoren, bertan dagoen txartela datu pertsonalekin bete behar da, eta kutxan sartu. Txartel guztiekin 2 zozketa egingo dira eta bakoitzetik 200€ko saria egokituko zaien hiru saritu irtengo dira. Zozketak, aurretik aipatu dugun bezala, abenduaren 23an eta urtarrilaren 4an izango dira.

Gabonetako egitarau honetan ere TXANDAko kideak ez dira etxeetako txikiekin ahaztu eta eurei zuzenduta, urtarrilaren 5erako Errege Magoen desfilea antolatu dute. Errege Magoek Oñatira egingo duten bisita aprobetxatuz, herriko kale nagusiak zeharkatu dituzte, herritarrok lagundurik eta giroa abesti politez… beroturik. Ondoren, desfilea herriko plazan amaituko da eta Errege Magoek haurren eskutitzak jasoko dituzte, urtero legez, hauetariko bakoitzari hitz politak eskainiz.

Beraz, aurtengo Gabonetako erosketak herrian egin, zozketetan parte hartu eta zorte izan; TXANDAko dendetan erosketak egiteak sariak dakartzatelako.

2018an guztion apustua herriko merkataritza! GABON ZORIONTSUAK!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!