Albisteak

Ekainean zehar, hau da, hilaren 1etik 30era TXANDA, Txantxiku Dendarixen Alkartiaren saltokietan egiten dituzun erosketa guztien artean, txartelarekin ordaindutakoak noski, 5€ko zuzeneko sariak jasotzeko aukera izango duzu, urtero lez, Elkartiatik antolatzen den fidelizazio kanpainaren barruan.

150 erosketa-bale zozketatuko dira, orotara 750€ banatuko dira saritan. 5€ko deskontu-bonua egokitzen bazaizu, ordainketa egiten duzun unean bertan aterako zaizu, txartela datafonotik pasatzen duten momentuan bertan, hain zuzen ere. Ondorioz, gero eta erosketa gehiago egin, deskontu-bonu gehiago lortzeko aukera izango duzu.

Ekainean ere, udaran sartzen garen hilabetean, TXANDA Alkartia bere bezeroengan pentsatzen eta bere onuraren alde lana egiten.

Beraz, animatu, ez utzi aukera hau pasatzen eta pozez jauzi egin!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Udaberrian sartzen garen aste honetan, TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak kanpaina berri bati hasiera emango dio, Badator Udaberrixa izena duena, hain zuzen ere.

Kanpaina berri hau datorren asteazkenean, martxoaren 21ean hasi eta 28an amaituko da. Era beran, adierazi behar da izakin edo txartel guztiak agortuta ez badaude, horiek bukatu bitartean iraungo duela kanpainak berak.

Bertan, 30€ko 90 erosketa txartelen zozketa egingo da, 2700€ orotara. Saritua irteten den billete bakoitza hurrengo erosketan eta saltoki berdinean trukatu ahal izango du egokitu zaion bezeroak.

ANIMATU PARTE HARTZERA TXANDAK BEZEROENGAN PENTSATUZ ANTOLATU DUEN KANPAINA BERRI HONETAN!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Aurten ere udazken-neguari adio esateko eta udaberri-udarari ongietorria egiteko otsailaren 23 eta 24an, ostiral eta larunbatean TXANDA elkartea osatzen duten hainbat saltokik “AZKEN TXANPA” ekimen berria (orain artean OUTLET deitu izan dena) antolatuko dute gure herriko kaleetan zehar.

Aurtengo “AZKEN TXANPA”n parte hartzera animatu diren dendak honakoak dira: Iramira, Maibi, Mendizabal, Marku, Urtaza, Urrutia gizonak, Chic, Sua, Kuttun, Luar, Ane mertzeria, Laket I, Laket II, Haritza, Itziar optika, Bellotza, Ni moda, Baio, Caravanas Oñate, Olalde I, Olalde II, Arkauz optika, Amalur eta Dor.

Beraz, baduzu zer egin datorren aste bukaeran: saltoki hauei bisitatxo bat burutu, zer duzun gogoko aukeratu eta aurtengo neguko denboraldia apeta batekin agurtu. Zure zain baikaude!

Dena prest dugu zu hartzeko! Animatu!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

2017 urteari agur esateko eta 2018ari ongi etorria emateko, TXANDAk luxuzko egitaraua prestatu du, oñatiarroi eta bertaratzen den edonori urtean zehar erakutsi duten leialtasuna eskertzeko. Horretarako, urteko garai berezietariko bat aukeratu dute txandakideek, hau da, Gabonak. Eta aurtengoak sariz beteta datoz, data hauek ahaztezinetan bihur daitezen.

1200€ banatuko dira saritan. Abenduaren 23an 200€ko 3 erosketa-txartel zozketatuko dira eta urtarrilaren 4an ere 200€ko beste 3 txartelen zozketa burutuko dute.

Sari hauetariko bat norberak eskuratzeko, zer prozedura jarraitu behar da? Oso erraza da: abenduan zehar eta urtarrilaren lehen egunetan TXANDAko edozein saltokitan egindako erosketa bakoitzaren ondoren, bertan dagoen txartela datu pertsonalekin bete behar da, eta kutxan sartu. Txartel guztiekin 2 zozketa egingo dira eta bakoitzetik 200€ko saria egokituko zaien hiru saritu irtengo dira. Zozketak, aurretik aipatu dugun bezala, abenduaren 23an eta urtarrilaren 4an izango dira.

Gabonetako egitarau honetan ere TXANDAko kideak ez dira etxeetako txikiekin ahaztu eta eurei zuzenduta, urtarrilaren 5erako Errege Magoen desfilea antolatu dute. Errege Magoek Oñatira egingo duten bisita aprobetxatuz, herriko kale nagusiak zeharkatu dituzte, herritarrok lagundurik eta giroa abesti politez… beroturik. Ondoren, desfilea herriko plazan amaituko da eta Errege Magoek haurren eskutitzak jasoko dituzte, urtero legez, hauetariko bakoitzari hitz politak eskainiz.

Beraz, aurtengo Gabonetako erosketak herrian egin, zozketetan parte hartu eta zorte izan; TXANDAko dendetan erosketak egiteak sariak dakartzatelako.

2018an guztion apustua herriko merkataritza! GABON ZORIONTSUAK!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!