Albisteak

Mila Zabaleta Bernardo TXANDA, Txantxiku Dendarixen Alkartiaren bazkideen artean pasa den astelehenean, irailaren 3an elkarteak burutu zuen 1.500€ko sariaren irabazlea suertatu zen. Zozketan uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte TXANDAren saltokietan erosketak egin dituzten bazkide guztiek parte hartu dute

ZORIONAK MILA, ETA GOZATU ZURE SARIAZ!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte TXANDA, Txantxiku Dendarixen Alkartiaren bazkideek dituzten saltokietan egiten duzun edozein erosketak aukera emango dizu zozketa ikaragarri batean parte hartzeko. Aipaturiko zozketaren saria 1.500 €koa da, eta irabazlea nor den irailaren 3an jakinaraziko da.

Aukera paregabea, oporren itzuleran, ikasturte berria irribarre goxo batekin hasteko eta berak dakartzan gastuei beste modu batez aurre egiteko. Eta, gainera, oso modu errazean.

Beraz, badakizu uztailaren lehen egunetik non dagoen behar duzun hori eta nora joan behar duzun erostera. Gero eta erosketa gehiago egin, aukera handiagoak 1.500 €ko sari tentagarri hau zure eskutan eror dadin.

Ez utzi aukera honi pasatzen eta aprobetxa ezazu!

Animatu eta sari potolo horren bila joan!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ekainean zehar, hau da, hilaren 1etik 30era TXANDA, Txantxiku Dendarixen Alkartiaren saltokietan egiten dituzun erosketa guztien artean, txartelarekin ordaindutakoak noski, 5€ko zuzeneko sariak jasotzeko aukera izango duzu, urtero lez, Elkartiatik antolatzen den fidelizazio kanpainaren barruan.

150 erosketa-bale zozketatuko dira, orotara 750€ banatuko dira saritan. 5€ko deskontu-bonua egokitzen bazaizu, ordainketa egiten duzun unean bertan aterako zaizu, txartela datafonotik pasatzen duten momentuan bertan, hain zuzen ere. Ondorioz, gero eta erosketa gehiago egin, deskontu-bonu gehiago lortzeko aukera izango duzu.

Ekainean ere, udaran sartzen garen hilabetean, TXANDA Alkartia bere bezeroengan pentsatzen eta bere onuraren alde lana egiten.

Beraz, animatu, ez utzi aukera hau pasatzen eta pozez jauzi egin!

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Udaberrian sartzen garen aste honetan, TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak kanpaina berri bati hasiera emango dio, Badator Udaberrixa izena duena, hain zuzen ere.

Kanpaina berri hau datorren asteazkenean, martxoaren 21ean hasi eta 28an amaituko da. Era beran, adierazi behar da izakin edo txartel guztiak agortuta ez badaude, horiek bukatu bitartean iraungo duela kanpainak berak.

Bertan, 30€ko 90 erosketa txartelen zozketa egingo da, 2700€ orotara. Saritua irteten den billete bakoitza hurrengo erosketan eta saltoki berdinean trukatu ahal izango du egokitu zaion bezeroak.

ANIMATU PARTE HARTZERA TXANDAK BEZEROENGAN PENTSATUZ ANTOLATU DUEN KANPAINA BERRI HONETAN!