Urtero bezala, TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak Oñatiko Merkataritzaren Eguna ospatuko du datorren ostiralean, urriaren 19an hainbat ekimen antolatuz.
Alde batetik, arratsaldean zehar, bezeroek goxoak dastatu ahal izango dituzte saltokietan, besteak beste, opiltxoak, txokolatinak, pastak, etab.
Bestetik, kaleak girotze aldera, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte Oñatiko Musika Eskolako gazteak kaleetatik zehar ibiliko dira musika animazioaz.
Gainera, egun horretan erosketak Oñatin egiten dituzten bezeroek sariak lor ditzakete. Ostiralean zehar egiten diren erosketa guztien artean, 200€ko hiru erosketa txartel zozketatuko dira. Parte hartzeko, erosketa ticketean izena eta telefono zenbakia jarri eta saltokiko kutxan sartu besterik ez da egin behar. Zozketa urriaren 22an egingo da eta egunean bertan deituko zaie irabazle irten direnei. Ondoren, elkarteak dituen Facebook eta web orrian emango dira ezagutzera irabazleen izenak.
Ekimenean parte hartzen duten saltokiak ekitaldiko kartel eta globo berdeekin apainduta egongo dira.
Animatu, gerturatu eta parte hartu Oñatiko Merkataritzaren Egunean!
BAZKIDE EGIN ZAITEZ!
OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.