Kideak

Txantxiku harategia

Helbidea: Arantzazuko Ama, 2
Telefonoa: 943 71 62 11
Mapa:
Posta kodea: 20560
Herria: Oñati
Email: belen@odriozola-anaiak.com
Ordutegia: ASTELEHENETIK OSTIRALERA 09:00-13:00 / 17:00-20:00 LARUNBATAK 09:00-13:00
Deskribapena:

PRODUKTUAREKIN KONPROMETITUTA DAGOEN ZURE HARATEGIA

TXANTXIKU HARATEGIA bere saltokia “Basque Label Harategiak” eredura egokitzen aitzindarietako bat da. Hainbat hamarkada daramagu lanean eta gure negozioa modelo honetara egokitu genuenetik, indartuak atera gara eta bezeroek gugan duten irudia hobea da, profesionalagoa.

Gure okela Euskadiko baserrietan zaintza bereziekin jaiotako eta hazitako animaliengan du jatorria. Hauek bere bizitzaren garai ezberdinetan kontrolak pasatzen dituzte eta baimendutako hiltegietan euren kalitatearen arabera aukeratuak izaten dira.

TXANTXIKU HARATEGIAn gure produktu guztietan beste inorena ez den kalitatea bermatzen dugu, haragi hoberena aukeratuz erosgai eta zerbitzurik onena eskaintzeko xedearekin.

Gure harategian aurki ditzakezun produktuen salerosgai barietate zabalenaz gain, aurrez prestatutako jakien gama handia dugu zure esku, bizitza errazago bat izan dezazun.

TXANTXIKU HARATEGIA, EGUNERO BALIOA SORTZEN ETA ZUGAN PENTSATZEN

 

Kategoria: Janari dendak