Kideak

Amalur belardenda

Helbidea: Kale Zaharra, 4
Telefonoa: 943253671
Mapa:
Posta kodea: 20560
Herria: Oñati
Email: elisamoreno0@gmail.com
Ordutegia: ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 09:00-13:00 / 17:00-20:00 LARUNBATAK: 09:30-13:00
Deskribapena:

ELIKADURA EGOKI BAT OINARRIA DA OSASUN ONA EDUKITZEKO

Izenburuaren filosofiarekin jarraituz, gure belar-dendan (AMALUR) elikadura natural eta ekologiko gama zabala aurki dezakezu: zerealak, lekaleak, ontziratu gabeko irin eta haziak, pisua kontrolatzeko dietetan erabiltzen diren hainbat produktu, dieta makrobiotikoa, dieta begetarianoa eta alergia zein elikadura-intolerantzia saihesteko dietak.

Landare sendagarriak eta elikadura osagarriak ere baditugu.

Etxebizitza garbitu, norberaren higiene, barruko higiene eta haurraren zainketarako beharrezkoak diren produktuak.

Kosmetika naturala, artisau-kosmetika eta kosmetika ekologikoa, eguzki-kremak…

Intsentsuak, olio esentzialak, gatz-lanparak, kandelak eta oparirako artikuluak. Guzti hau, mundu naturalarekin erlazionatuta eta zeu ongi sentiarazteko xedearekin.

Produktu barietate guzti honetaz gain, AMALUR BELAR-DENDAn gai ezberdinei buruzko kontsultak dituzu zain:

*Dietetika, elikadura-intolerantziei buruzko testa.
*Naturopatia.
*Iridiologia.
*Reiki.
*Kinexologia kuantikoa.
*Reflexologia.
*Bach loreak.
*Hipnosia.
*Familia-konstelazioak.

“Pertsonaren energiaren baitan gertatzen den guztia, kanpoan du bere izpia”

ONGI SENTITZEKO ETA BAIKORRAGOA IZATEKO ZURE TOKIA

Kategoria: Belardenda