ZURE ELIKADURAN ESPEZIALISTAK
Egunero, goizeko lehen ordutik, egunsentia etorri aurretik EGAÑAren labeak martxan daude, zure etxera ogi osasungarria eta oso goxoa heltzeko nahiarekin. Zuretzat lehengai onena aukeratzen dugu.
EGAÑAn, ogi mota ezberdinak egiten ditugu, bakoitza bere ehundura, bolumen eta zaporearekin: zereal anitzekoak, espeletarekin egindakoak, artoarekin egindakoak… Guztiak gure gozogintzako tailerretik irteten dira bero-bero.
EGAÑA bai Oñatin, baita inguruan ere saltzen dituen esnezko opil, karapaixo, erregeen ogi, pasta integralengatik… ezaguna da. Hauen lanketa hoberen gordeta dugun sekretua da.
Produktu eskala honi belar-denda eta dietetika saila gehitu behar dizkiogu. Osasuna, elikadura naturala eta ekologia zaintzen ditugun saila, hain zuzen ere.
EGAÑA, ZURE DENDA NATURALA!