Gelatzu

Helbidea: Zubillaga Auzoa, 1
Telefonoa: 943716322
Mapa:
Posta kodea: 20560
Herria: Oñati
Email: gelatzu@gelatzu.com
Ordutegia: ASTELEHENETIK OSTIRALERA 08:00-12:30 / 14:00-18:00
Deskribapena:

ERAIKUNTZARAKO MATERIAL SALMENTA

GELATZUn etxeko pareta, zoruak, sukaldeak, bainugelak… apaintzeko zeramika eta azulejuen aukera handia aurkituko duzu. Marka, tamaina, modelo, diseinu, kolore eta estanpatu ezberdinekoak, zure ideiak gauzatzen laguntzeko. Barrurako azulejuaz gain, kanporako ere baditugu bertan, hau da, fatxadak, terrazak…

GELATZUn bainugela janzteko bezeroak behar dituen altzari guztiak ditugu, esate baterako, dutxa-itxiturak, kanilak, konketak… Hainbat estilo, kolore eta materialekin egindako bainugelak, funtzionalak, abangoardistak eta moldagarriak.

GELATZUn VELUX markako teilatuetan jartzeko leihoak eskaintzen dizkizugu. Egurrezkoak edo PVCkoak, teilatu azpiko espazioak argitaratzeko aukera paregabeak dira. Tamaina eta modelo guztietako VELUX leihoak, toldoak, gortinak, estoreak eta eltxo-sareak aurkituko dituzte gure bezeroek.

Azkenik, gehitu eraikuntzarako mota guztietako materialak aurki ditzakezula ere gure biltegian, hau da, isolamendurako materialak, teilak, adreiluak, iturgintzarako materialak…

GURE ESKU UTZI… ZURETZAKO ALTERNATIBA EGOKIENA AURKITZEA DELAKO GURE ESPEZIALITATEA!