TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak abenduaren 9tik aurrera martxan jarri du Gabonetako kanpaina berri bat. Udalerria Gabonetako argidun pinuez girotzeaz gain, abenduaren 9tik 28ra bitartean erosketak Oñatiko dendetan egiten dituzten bezeroek 20, 50, 100, 200 eta 500 €tako erosketa-txartelen zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Guztira 3.700 € banatuko dira.
Zozketan parte hartzeko bezeroak bere erosketa-txartelean izen-abizenak eta telefono zenbakia jarri, eta ticketa zozketarako kutxan sartu besterik ez du egin beharko.
Zozketa abenduaren 29an burutuko da eta TXANDAk jakinean jarriko ditu irabazleak nortzuk izan diren, abenduaren 31an saria jaso ahal izateko.
Sarituek sari bat irabazi dutelaren berri izango dute, baina ez dute jakingo abenduaren 31ra arte zein sari izango den; sariak opari kaxetan jarriak baitaude eta sarituek hausaz jasoko baitute egokitu zaiena.
Ekimen hau TXANDAk antolatu du Oñatiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
Oñatin erosteak saria dauka! Parte hartu eta zorte on #tokikozale!
Bizi, erosi eta maitatu Oñati!
Erosi denda oñatiarretan eta eskura itzazu zure erosketa txartelak, ondoren trukatzeko!
BAZKIDE EGIN ZAITEZ!
OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.