Albisteak

“AZKEN TXANPA AZOKA” ESKAINTZA XARMAGARRIZ BETETA

Eskaintza xarmagarriz beteta dator aurten ere TXANDAk, Txantxiku Dendarixen Alkartiak antolatu duen “AZKEN TXANPA AZOKA” ekimena; udazken-neguari hurrengo urtera arte agur esateko eta udaberri-udarari ongietorria egiteko helburuarekin. Elkarteko hogei inguru saltokik parte hartuko dute martxoaren 4 eta 5ean, ostiral eta larunbatean, gure herriko kaleetan zehar oñatiar guztiei zabalduta dagoen jarduera berri honetan.

Urtero bezala, “AZKEN TXANPA AZOKA” ekimen honetan euren ateak irekiko dituzten dendak honakoak izango dira: Ane mertzeria (@ane_mertzeria), Arkauz optika (@arkauzoptikaudiologia), Bellotza (@bellotza loradenda), Chic (@chic.denda), Haritza (@haritzaliburudenda), Hirukar (@hirukarliburudenda), Iramira (@iramira_onati), Itziar optika (@itziaroptika), Kimu-Urtxin (@kimu_urtxin_loradenda_ku), Sua (@sua bitxiak), Kuttun (@kuttunlentzeria), Laket (@laket onati), Luar (@luar_onati), Marku (@markudenda), Mendizabal (@mendizabal kirol denda), Ni (@nioinati), Sillero oinetakoak (@sillerooinetakoak) eta Urrutia gizonak (@urrutiagizonak).

Aipaturiko saltoki horietan, lehen markak eta kalitatezko artikuluak aurkituko dituzu eta, gainera, beherapen sinestezin eta salneurri eskuragarriekin. Beraz, TXANDAk oñatiarroi egindako proposamen xarmagarri horrekin, glamourrez beteriko aste bukaera duzu zure zain.

Beraz, ausar zaitez saltoki hauetatik bueltatxo bat ematen, egin iezaiozu zure buruari edo lagun bati oparitxo bat, agur ezazu lehen markako beherapen ikaragarriekin negua eta egin iezaiozu udaberriari ongietorria.

Ez utzi ihes egiten zure eskura jarritako azken aukera bakar eta paregabeari!

 

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.